Rhode Island
| Rhode Island | |||
|---|---|---|---|
| Ereserkia | |||
| Rhode Island, It's for Me (en) Rhode Island (en) Rhode Island (en) | |||
| Administrazioa | |||
| Izen ofiziala | State of Rhode Island | ||
| Estatu burujabe | |||
| ISO 3166-2 | US-RI | ||
| Hiriburua | Providence | ||
| Governor of Rhode Island (en) | Daniel McKee | ||
| Zatiketa | |||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 41°42′N 71°30′W / 41.7°N 71.5°W | ||
| Azalera | 3.144,245565 km² | ||
| Mugakideak | Massachusetts eta Connecticut | ||
| Punturik altuena | Jerimoth Hill (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 1.097.379 (2020ko apirilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 349,01 bizt/km² | ||
| Etxebizitzak | 414.730 | ||
| Hizkuntza ofiziala | baliorik ez | ||
| Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | ||
| ri.gov | |||
Rhode Island (ⓘ) Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatu bat da, Ipar-ekialdeko eskualdean, Ingalaterra Berria osatzen duteneko bat. Connecticutekin egiten du muga mendebaldean, Massachusettsekin iparraldean eta ekialdean, eta Ozeano Atlantikoarekin hegoaldean. Itsas-muga txikia du New York estatuarekin, Long Islanden ekialdean[1]. Ameriketako Estatu Batuetako estaturik txikiena da eta biztanleria gutxien duen zazpigarrena, 1.097.379 biztanlerekin. Hala ere, 1790etik egin den zentsuetan etengabe hazi da biztanleria, eta dentsitaterik handiena duen bigarrena da New Jerseyren ostean. Estatuak izen bereko uhartetik hartzen du izena, nahiz eta bere eremurik handiena ez dagoen uhartean. Hiriburua eta hiririk handiena Providence da.
Amerikar natiboak Narragansett badiaren inguruan bizi ziren, kolono ingelesak XVII. mendearen hasieran iristen hasi aurretik. Rhode Island bakarra zen Hamahiru Kolonia Britainiarren artean, Massachusettseko badiako kolonian erlijio-jazarpenetik ihes egin zuen errefuxiatu batek, Roger Williamsek, sortu zuelako. Providence 1636an sortu zuen tokiko tribuei erositako lurretan, Ipar Amerikan gobernu esplizituki sekularra zuen lehen asentamendua sortuz. Rhode Island eta Providenceko Plantazioen kolonia disidente erlijioso eta politikoen eta marjinatu sozialen jomuga bihurtu zen ondoren, eta, horri esker, “pikaroen uhartea” goitizena hartu zuen.
Rhode Island 1774an Kongresu Kontinentala deitu zuen lehen kolonia izan zen, eta 1776ko maiatzaren 4an britainiar Koroarekiko leialtasunari uko egin zion lehena[2]. Amerikako Iraultzaren ondoren, 1778ko otsailaren 9an, Rhode Island Konfederazioaren Artikuluak berretsi zituen laugarren estatua izan zen[3]. Bere hiritarrak gobernu zentral ahulago baten alde zeudenez, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa idatzi zuen 1787ko konbentzioa boikotatu zuen[4], hasieran berresteari uko egin ziolarik[5]; azkenean 1790eko maiatzaren 29an berretsi zuen, jatorrizko 13 estatuetatik azkena izanik[6][7].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ catalog.sos.ri.gov (kontsulta data: 2026-01-19).
- ↑ «Office of the Secretary of State: Nellie M. Gorbea: State Library» sos.ri.gov (kontsulta data: 2026-01-19).
- ↑ (Ingelesez) Jensen, Merrill. (1948). The Articles of Confederation: An Interpretation of the Social-constitutional History of the American Revolution, 1774-1781. Univ of Wisconsin Press ISBN 978-0-299-00204-6. (kontsulta data: 2026-01-19).
- ↑ (Ingelesez) «Letter from Certain Citizens of Rhode Island to the Federal Convention (1787)» Teaching American History (kontsulta data: 2026-01-19).
- ↑ Flexner, James Thomas. (1984). Washington : the indispensable man. New York : New American Library ISBN 978-0-451-12890-4. (kontsulta data: 2026-01-19).
- ↑ (Ingelesez) Vile, John R.. (2005-06-24). The Constitutional Convention of 1787: A Comprehensive Encyclopedia of America's Founding [2 Volumes. ] Bloomsbury Academic ISBN 978-1-85109-669-5. (kontsulta data: 2026-01-19).
- ↑ (Ingelesez) «Rhode Island’s Ratification – The U.S. Constitution Online – USConstitution.net - U.S. Constitution.net» www.usconstitution.net 2024-04-23 (kontsulta data: 2026-01-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |